Oporrak datoz

2012-13 ikasturtea amaitu eta udako oporrak hasi dira. Horregatik, ohar batzuk eman nahi ditugu:

  • Irakasleak ekainaren 28ra arte izango dira ikastolan.
  • Idazkaritza uztailaren 19ra arte irekita izango da goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
  • Ekainaren 28an Ikasgela Birtuala itxiko dugu mantenu lanak egiteko.
  • Uztailaren erdialdean ikasturte berriko zehaztapenak (liburuak, egutegia, tutoreak, garraioa, eskolaz kanpokoak...) bilduko dituen zirkularra posta arruntaz iritsiko zaie ikastolako familia guztiei. Uztailean zehar ere gure webgunea eguneratzen joango gara.

Oporrak ondo pasa!