Oinezko busa

Argazkiak - Oinezko busa

Datorren ekainaren 9etik 13 bitartean EA21 eko proiektuari jarraituz “Mugikortasunaren astea” burutuko dugula adierazi nahi dizuegu.

Horretarako, Eskola Agenda 21eko batzordekideek, hots, Ikasle, guraso eta irakasle taldeok “Oinezko Busa”-ren zerbitzua eskainiko dizuegu, ikastolako bidera kotxean sar ez zaitezten, era honetan ditugun trafiko-arazoak murriztuz.

Hori dela eta, Ikastola sarrerako biribilgunean (Mirallesen) oinezko busaren geltokia jarriko dugu. Zuen seme-alabak bertan uztea aholkatzen dizuegu. 8:40-8:55 bitartean han izango gaituzue (koloredun petoak izango ditugu) eta bertatik ikastolara oinez abiatuko gara taldeka.

Bestalde, oinez zatoztenoi ikastolako sarreran ikasle arduradunek hainbat aholku emango dizuete, hala nola, ikastolara sartzeko ezkerreko espaloia erabiltzeko edo ikastolarako bidean autorik ez aparkatzeko.

Guraso, irakasle eta ikasleoi jarduera honi erantzun ona ematea eskatzen dizuegu. Gure bizikidetza eta segurtasunaren baloreak hobetuko ditugulakoan, eskerrik asko.

 

Axular Lizeoko Ingurumen Batzordea