Nola zaindu gure seme-alaben emozioak?

Nola zaindu gure seme-alaben emozioak?

Psikopedagogoa eta adimen emozionalean aditua den Leyre Canok azaroaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, Areto Nagusian hitzaldia eskainiko du ikastolako Guraso Eskolan. Adimen emozionalari buruzko oinarrizko ezagutzak partekatzea izango da helburua, haur eta nerabeen emozioak kudeatu eta zaintzeko kontuan izan beharrekoak landuz. Kasu praktikoen bidez, tresna emozionalak proposatuko dira familian gertatzen diren egoeretan erabili ahal izateko.

Hitzaldian parte hartu nahi baduzu bete inprimaki hau,mesedez, azaroaren 14a baino lehen.

Dokumentu honetan hitzaldiari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.