“Nola jokatu heldu gisa natibo digitalen munduan” hitzaldiaren materiala

“Nola jokatu heldu gisa natibo digitalen munduan” hitzaldiaren materiala

Pasa den astean 2022-2023 ikasturte honetako Guraso Eskolaren bigarren saioa aurrera eraman genuen. Gure artean Mertxe Gordillo hizlaria izan genuen, teknologia berriei buruz hitz egiteko.

Tailerra oso interesgarria izan zen, eta, horregatik, hitzaldian erabilitako materiala zuekin partekatu nahi dugu, baita gaiari buruzko bibliografia labur bat ere:

Gogorarazten dizugu helbide honetan ikastolako Guraso Eskolako hitzaldi guztien laburpenak kontsulta ditzakezula.