Matia Fundazioko egoiliarren bisita

Matia Fundazioko egoiliarren bisita

Matia Fundazioarekin 1997. urteaz geroztik garatzen ari garen belaunaldien arteko boluntariotza-programaren barruan, Bermingham eta Iza egoitzetako nagusiek ikastola bisitatu dute.

Programa honi esker, batxiler 1eko ikasle boluntarioek Matia Fundazioaren lana ezagutu, formakuntza laburra jaso, nagusientzako Gabonetako jaialdia antolatu, Matiako egoiliarrei asteroko bisitak egin eta elkarrekin irtenaldiak egiteko aukera izan dute.

Gaurkoan nagusiak boluntarioen laguntzaz Haur Hezkuntzako geletan izan dira eta guztiek elkarrekin gozatu dute Ausolanek eskainitako meriendaz. Ekitaldiarekin aurtengo boluntariotza-programa amaitu da.

Lerro hauen bitartez gure irakaslea den Juan Ezeizari eskerrak eman nahi dizkiogu proiektua hainbeste urteetan lideratzeagatik.

Datorren ikasturtera arte!

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko klikatu hemen