Juul Kanpaina

Juul Kanpaina

Zer da JUUL Kanpaina?
Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

Kanpainaren helburuak

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.

Bozketa-eguna
Hauteskunde eguna apirilean izaten da, hilabeteak duen izaera literarioa kontuan hartuz. Izan ere, apirilak 2, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da eta, apirilak 23, Nazioarteko Liburu eguna da. Baina, aurten, martxoaren 31ra aurreratu dugu.

Bozkatzeko prozedura
Bozkatzeko bi era eskaintzen diegu: ohiko eran, hots, paperean egindako bozketa (boto-txartela) edo Internet bitartez (bozketa elektronikoa).

Baliabideak
Kanpainak webgunea du. Bertan, irakasleei, ikasleei eta gurasoei zuzendutako informazioa, zein kanpainari buruzko informazio aunitz aurkitzen ahal da. Hauxe da helbidea: www.juulkanpaina.eus

Facebook
Kanpainak facebook-a du: https://www.2343ec78a04c6ea9d80806345d31fd78-gdprlock/juulkanpaina
JUULeko berrien jarraipena egin nahi baduzue klik egin dezakezue “Atsegin dut” eremuan.

Axular Lizeoko Zuzendaritza