Janari bilketa

Janari bilketa

Urtero bezala, DBH 4. mailako ikasleek janari-bilketa martxan jarri dute.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak beharrean dauden pertsonei laguntzea eta janariak alferrik ez xahutzea du oinarri nagusia. Hori dela eta, bildutako janaria Gipuzkoako Elikagaien Bankura eramango dute.

Janari-bilketa maiatzaren 8 eta 9an izango da eta familia bakoitzeko elikagai gutxi batzuekin nahikoa izango litzateke. Zerrenda honetako elikagaiak ekartzea gomendatzen dizuegu: olioa, arroza, pasta, lekaleak (dilistak, txitxiroak…) kontserbak... hau da, iraungitze data luzea duten elikagaiak. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, janaria zuen seme-alaben bitartez helarazi beharko duzue.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.