"Izateko ikasten, ikasteko izaten" hitzaldia Guraso Eskolan

"Izateko ikasten, ikasteko izaten" hitzaldia Guraso Eskolan

Datorren guraso eskolan hezkuntza emozionalaren inguruko saio eskainiko dugu. Bertan, emozioen mundua hobeto ulertzen lagunduko diguten gakoak eta egunerokoan haurrei laguntzeko baliagarriak izango diren tresnak landuko ditugu. Gurasoek eta hezitzaileek emozioak ulertu, izendatu eta kudeatzeko baliabideak eskuratzea, eta horrela, etxean eta eskolan giro emozional osasuntsuagoa eraikitzea dugu helburu.

Hitzaldiaren izenburua: Izateko ikasten, ikasteko izaten. Hezkuntza emozionala indartzeko tresnak 

Hizlaria: Igor Carton. Psikologoa, haur eta gazteen espezialitatea. HAURBIDE ZENTRO INTEGRAL PSIKOHEZITZAILEKO zuzendarikidea. Adimen Emozionaleko Partzuergoaren (CIE) bazkide sortzailea eta CIEko Ikerketa Unitateko koordinatzailea. T-EMPATHY proiektuaren (Hezkuntza emozionalerako estrategiak eta tresnak sortzeko eta diseinatzeko proiektuaren) sortzaileetako bat. Nerabezaroan hezkuntza emozionala lantzeko EMOKUDE e-learning plataformaren sortzaileetako bat da Troconiz Santacoloma Fundazioarentzat. AUPATUZ Elkarteko (Adimen Gaitasun Handidun adingabeen familia elkarteko) psikologo kolaboratzailea. Ikastetxe, elkarte eta GKEetako kolaboratzaile eta formatzailea. 

Data: 2026ko martxoaren 3a

Ordua: 16:45-18:00

Lekua: Ikastolako 2º solairuan.

Hitzaldian jorratuko diren gaiak:

  • Zer eman diezaguketen: garapen emozionalaren etapak. Haurren garapen emozionalaren ibilbidea ezagutuko dugu, etapa bakoitzean zer espero dezakegun ulertzeko.
  • Emozioen mezu ezkutuak. Emozioek duten funtzioa, zergatik sortzen diren eta zertarako balio duten argituko ditugu.
  • Haserrearen mapa. Haserrea, frustrazioa, amorrua, sumindura edo erresumina bezalako emozioen izaera sakonago ulertuko dugu.
  • Erraldoia laguntzen: Haserrearen kudeaketa emozionalerako teknikak. Haurren (eta helduon) haserrea modu osasungarrian gidatzeko tresna eta estrategiak.

Bertaratu nahi bazarete, bete ezazue mesedez galdetegi hau.

Anima zaitezte!