Irakurketa Errazeko Euskarazko Taldeak

Irakurketa Errazeko Euskarazko Taldeak

2022eko neguan zehar, Irakurketa Errazeko euskarazko talde bat abian jarriko da Koldo Mitxelena Liburutegian. Otsailaren 3tik apirilaren 7ra, astean behin bilduko da taldea 10 saiotan Irakurketa Errazeko Jules Verne idazlearen Munduari bira 80 egunetan liburua elkarrekin irakurtzeko.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Taldean parte hartu nahi baduzu, eman izena otsailaren 3a baino lehen hemen.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero idatzi lasai  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora edo deitu 943 11 27 60 telefonora.