FLL Explore, lehen FLL Junior zena, gaur apirilak 30 ospatzen da. Ekipo bakoitzak bere ikastetxetik online parte hartuko du burbuila-taldeak errespetatze aldera.
Ikastolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako taldearen txanda 15:00etan izango da eta ikastolatik zuzenean streaming bidez emitituko dugu. Esteka honen bidez jarraitu ahal izango da.
First Lego League Explore kategorian 6 eta 9 urteen arteko neska-mutilek parte hartzen dute. Helburua modu ludiko batean zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea da.
Hauek dira taldeak bete beharreko atazak:
- Planteatutako erronka bati erantzutearren, Lego Education WeDo 2.0 teknologiaren bidez maketa mugikorra diseinatzea
- Gaiari buruzko horma-irudia
- Baloreen erakustaldia
Ekitaldia jarraitzera animatzen zaituztegu, umeen lanak eta ilusioak merezi dute-eta.