Familientzako irtenaldia euskaraz

Familientzako irtenaldia euskaraz

Azken hilabeteotan guraso batzuek Euskara Batzordea sortu dute, Euskaraz bizitzea helburu nagusia izanik. Horretarako, familiek osatutako Euskara Batzordeak hainbat ekintza eta txango antolatuko ditu familiak euskaraz bizitzeko.

Irtenaldietan parte hartu nahi baduzue, ondo pasatzeko eta euskaraz aritzeko gogoa besterik ez duzue behar.

Oraingoan proposatzen dizueguna Miramonerako irtenaldia da. Interesatuok igandean, maiatzaren 22an, 10:00etan Hiru Damatxo Plazan elkartuko gara.

Ekitaldia familientzat antolatuta dagoenez, ez dugu begiralerik izango. Hori dela-eta, haurrek heldu baten ardurapean joan beharko dute.