Hurrengo hiru-hilabeterako, haur eta beren familiei zuzendutako Familiarekin jolasean programaren ekintza sorta berria aurkezten dizuegu. Eskaintza horretan, 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek, gurasoek eta senideek (5 urte arteko anai-arrebak barne) elkarrekin jolastu ahal izango dute larunbatero Haurtxokoan, 17:00etatik 18:15era.
Anima zaitezte!