Anai-arreben matrikulazioa

Photo by cottonbro from Pexels.com

Lehendik ikastolan anai-arrebak dituzten eta 2020. urtean (2 urteko gelarako) edo 2010. urtean (DBH 1. mailarako) jaiotako haurrentzat izena emateko epea irekita dago. Epe bakarra izango da, irailaren 27tik urriaren 6ra arte.

  • Matrikula egiteko ekarri behar den dokumentazioa ondorengoa da:
  • Familia liburuaren fotokopia (osoa)
  • Gurasoen NAren fotokopia
  • Txertoen liburuaren fotokopia
  • Osakidetzako Osasun Txartel indibidualaren fotokopia
  • Ikastolako sarrerako inprimaki betea
  • Argazki digitala e-mailez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) maiatzean

Edozein zalantza izanez gero, deitu idazkaritzara goizeko 08:00etatik 13:00etara.

Idazkaritza Taldea