Alzheimerraren Nazioarteko Eguna

Alzheimerraren nazioarteko eguna

Gaur Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzen da, gaixoei ez ezik, senideei eta zaintzaileei ere eragiten dien gaixotasun honi buruz kontzientziatzeko helburuarekin.

Euskal Herrian 36.000 pertsonak baino gehiagok pairatzen dute gaixotasun hau eta dementziaren lehen kausa da. Prebentzioa eta detekzio goiztiarra funtsezkoak dira gaitz honen agerpena atzeratzeko baita etorkizuneko zainketak planifikatu ahal izateko ere.

Ikastolaren izenean besarkada bat bidali nahi dizuegu gaixotasun hau jasaten ari zareten familia guztiei.