Alkoholaren eta bestelako sustantzien prebentzio tailerra Guraso Eskolan

Alkoholaren eta bestelako sustantzien prebentzio tailerra Guraso Eskolan

Kurtso amaiera bertan dugu eta horrekin batera herri eta auzoetako festak ere bai. Ikastolak egiten dituen prebentzio saioen baitan, DBHko hainbat mailetan alkoholaren eta bestelako sustantzien prebentzio saioak eraman ditugu aurrera, bai Donostiako udalak eskainitako programaren baitan baita erakundearen eskutik ere.

Ikasleekin honelako saioak antolatzeaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu zuekin ere, familiekin, informazio tailerrak egitea. Hori dela eta, OrainPrebentzioa erakundeko profesionalek hurrengo Guraso Eskolako tailerra eskainiko dute.

Tailerra datorren ekainaren 20an arratsaldeko 17:00tan izango da ikastolako 2º solairuan. Gazteleraz izango da.

Hona hemen tailerraren edukiak:

  • Informazioa eta ezagutza teorikoak
    1. Droga-mendetasunei buruzko oinarrizko kontzeptuak. Erabilera/abusua, mendekotasuna, tolerantzia, abstinentzia-sindromea, etab.
    2. Cannabisaren eta alkoholaren informazioa eta ezaugarriak. Haxixa eta marihuana.
    3. Arrisku handiko taldeak.
  • Talde-hausnarketa eta dinamika.
    1. Nerabezaroaren ezaugarri orokorrak (fisikoa, psikologikoa eta sozialki)
    2. Identitatea eraikitzea.
    3. Substantzien erabilera nerabezaroan (zentzua eta funtzioa).
  • Kontsumoei aurre egiteko jarraibideak.
    1. Kontsumoaren ondoriozko arazoak haurrehartzea eta horiei heltzea.
    2. Familia-nukleoan esku hartzeko estrategiak eta ildoak ezartzea.

Tailerrean parte hartu nahi baduzu bete inprimaki hau, mesedez.

Azken urteotako hitzaldien laburpenak hemen kontsulta ditzakezu.