Adimen emozionala

Irudian adimen emozionala

Aurreko ikasturteotan bezala, aurten ere, Axular Lizeoa osatzen dugun guztiontzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak hurbildu nahi dizkizuegu.

Hori dela-eta, datorren asteazkenean, irailaren 21ean, adimen emozionalean aditua den Aritz Anasagasti gurekin izango dugu ikastolako areto nagusian.

Saio honetan, gure seme-alabekin izan beharreko erlazioan, emozioek eta jarrerek duten garrantziaz arituko da. Honekin batera, ikasturtean zehar ikastolatik gurasoentzat eskeintzen dugun formazio-programa aurkeztuko digu.

HItzordua arratsaldeko 18:00etan izango da areto nagusian.

Esteka honetan Aritzek gai honi buruzko azalpen batzuk ematen dizkigu.