Adimen emozionala

marrazkia adimen emozionala

Azken hiru urteotan zehar bai irakasleekin bai familiekin garatuz joan garen Kudeaketa Emozionaleko proiektuan noizbait parte hartu duzue. Dagoeneko 100 familia inguru zarete formazioa jaso duzuenok gai honen inguruan.

Proiektuko une garrantzitsuan gaudela, eta zuei hurrengo pausoak proposatu nahi dizkizuegu. Proiektua Axular Lizeoaren neurrira izan dadin interesgarria da Axularreko  familiok, eta ez soilik irakasleak, Kudeaketa Emozionaleko proiektuaren parte izan zaiteztela.

Horregatik gonbidatzen zaituztegu urriaren 8an 18:00etan ikastolan antolatuko den hitzaldira konpromisorik gabe. Horrela gure asmoak azaldu eta proiektuan parte hartu ahal izango duzue.

Etortzea espero dugu, guretzat garrantzitsua da-eta.
Adeitasunez,



Arantza Mokoroa/ Jesus Etxaniz                                Aritz Anasagasti
Axular Lizeoa Guraso Eskola                                   Emotional Network