icon-stats
Azken emaitzak, sailkapenak eta gehiago
Jokatu diren azken partiden emaitzak eta sailkapenak ezagutu nahi badituzu www.kirolak.net kontsulta dezakezu. Hurrengo partiden data eta orduak ostegunero berritzen dugun dokumentu honetan daude. OHARRA: Hurrengo partidak jokatzeko lekuetan aldaketak egon daitezke. Beti Ikastolan ematen den informazioak lehentasuna dauka. Kirol arduradunarekin harremanetan jartzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
icon-star3
Gure ikasleak ere entrenatzaile
Azkenengo urte hauetan, progresiboki, Axular Lizeoko kirol taldeetako monitore edo entrenatzaileak gure ikasgeletatik ateratzen joatea erabaki dugu. Ez da lan erraza, gure gaztetxoentzat prestatzaile egokiak aurkitzea. Urtetan, kanpotik ekarritako gazteak izan ditugu “mister” bezala, baina benetan zaila egiten zaigu jarraipena lan hauetan lortzea.
Normalean, lan hori uzteko, unibertsitatean klaseak edo lanean hastea izaten dute arrazoi. Aurten, entrenatzaile lanetan ikasle eta ikasle ohiak dauzkagu, horietako batzuk arbitro gisa larunbatero lanean.
icon-calendar3
Entrenamenduak
Kirol entrenamenduen ordutegia 2017-18 ikasturterako.
Zure seme-alabak saski baloian jokatzen badu hemen aurkituko duzu noiz dituen entrenamenduak.
Ohar zaitez, espazio kontuak direla eta, bi taldek kurtsoaren hasieran entrenamendua Axularren izango dutela eta urtarriletik aurrera Puion.
icon-chat
Gurasoei mezua
Umeek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Umeek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezteko jolasten dute.
Ez ezazu hori inoiz ahaztu! Ikusle onaren dekalogoa irakurri
Axular Lizeoaren kirol sailak bideo hau ikustera gonbidatzen zaituzte, hausnartzeko baliogarria izango zaigulakoan.
Ikusi bideoa