Txikienen danborrada

Txikienek danborrada ikastolako frontoian eta talde-burbuiletan banatuta ospatu dute. Aurten ere, osasun-egoerak jai hunkigarri hau Matia Fundazioko nagusiekin ospatzea eragotzi du. Hala ere, laster berriro beraiekin egotea espero dugula gogorarazi nahi izan diegu.

Gora Axular, gora Matia eta Gora Donostia!

  • Gure danborradaz gehiago jakiteko sakatu esteka hau.
  • Matia Fundazioarekin 1997 urteaz geroztik garatzen ari garen boluntariotza-programa ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen.