1997. urtean Donostiako Axular Lizeoaren eta Matia Fundazioaren arteko kolaborazioaren ondorioz belaunaldien arteko boluntariotza programa hau sortu zen.

Harez geroztik, 15 urte ondoren, 400 ikasle baino gehiago aritu dira programan. Proiektuan Matiako Bermingham, Iza eta Rezola zentroetako egoiliar eta langileek, Axular Lizeoko Batxiler 1eko ikasle boluntarioek, Axularreko Haur Danborradak eta Gero Axular Dantza Taldeak parte hartzen dute.

Programak 2003. urtean Gasteizko Zahartzaro Geriatria eta Gerontologia Kongresuko gizarte-ponentzia onenaren saria jaso zuen.

Eskerrik asko programa honetan parte hartu eta lagundu duzuen guztioi, ikasle, irakasle, guraso, egoiliar eta Matiako langileei.

Gehiago jakiteko hemen begira dezakezu.