GMLP - Educa Reality
Axularren GMLP proiektua garatzen jarraitzen dugu, Bigarren Hezkuntzako gazteei bokazio-orientazioaren prozesuan laguntzeko. Ekimen honen bidez, gure ikasleen talentua atzeman eta bultzatu nahi dugu, eta mentorizazio-lan eraginkorra egin nahi dugu gure inguruko enpresa eta fundazioen laguntzaz.
Oraingo honetan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek Educa Reality-ko CEOa den Iker Burgerarekin hitz egiteko aukera izan dute. Aldez aurretik, ikasleek bideo-galdera batzuk prestatu dituzte errealitate areagotua eta errealitate birtuala hezkuntza-tresna gisa erabiltzeari buruz.
Axularretik eskerrak eman nahi dizkiogu Iker Burgerari bere lankidetzagatik.