La casa de Bernarda Alba-z escape-room-a

Bigarren Batxilergoko ikasleek, F.G.Lorcaren La casa de Bernarda Alba izeneko liburuaren irakurketa egin ondoren, bigarren ebaluazioan escape room bat egiteko aukera bikaina izan dute. Proiektu honen bidez, landutako irakurketa gauzatzeko gai izan ziren, modu dinamiko eta dibertigarri batez. Gainera, escape room batek aurkezten dituen zailtasun eta misterioei aurre egiteko gai izan ziren.