Telebista-saioa ikastolan kazetari profesionalekin

El Diario Vasco egunkariko bi kazetari Axular Lizeora etorri dira Batxilergo 1eko ikasleekin praktika bat egitera.

Aurretik, Gaztelaniako irakaslearekin telebista-saio bat aurkezteko gidoia landu dute: programaren izena, ratioa, saio mota, emisio ordua, estiloa, erritmoa, aurkezleak, gidoia, timing-a, planoak, janzkera, etab.

Ondoren, El Diario Vascoko kazetariek gidoi gidoiaren zuzenketa teknikoa eta hobetzeko aholkuak eskaini dituzte.

Bukatzeko, kamera profesional batekin zuzeneko albiste bat nola egin eta kameraren aurrean nola hitz egin behar den ere erakutsi dute.

Gure ikasleek kazetari profesionalek egiten duten lana ezagutzeko aukera paregabea izan dute, hori dena diseinatu dugun eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen GMLP proiektuaren barruan.