Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak udazkena gaiaren inguruan lanean aritu gara eta ondorioz erakusketa bat antolatzea pentsatu dugu. Horrela, hosto desberdinak, fruitu lehorrak, perretxikuak... landu ditugu. Aieteko parkera joan ginen goiz batetan hostoak jasotzera eta etxetik ekarritako informazioarekin lan polita egin dugu, besteak beste artelan ederrak hostoekin.