Overclock Axular tal dea Zamudion ospatu denEuskadiko First Lego League txapelketan lehen hiru talde onenen artean sailkatu da. Sailkapen bikain horrek Espainiako azkenaldirako sarbidea ematen dio, arrakasta berria taldearen beste garaipenei gehitzen zaiena.
Josetxo Sánchez eta Pili Merinok irakasleak eta Ander Lasa entrenatzaileek zuzendutako Overclock Axular taldeak FLL txapelketan parte hartu du Euskadin duela lau urte ezarri zenetik. Horrela, lau aldiz iritsi da Espainiako finalera, bi Open European Championship delako txapelketara eta iaz Italiako Riva del Gardako txapelketan garaipen absolutua lortu zuen.
Zorionak, txapeldunak!
Overclock Axular taldeaz gehiago jakiteko bere bloga bisita dezakezu: http://overclock.axular.org
First Lego League-n mundu osoko 19.000 taldetik gora eta ia 200.000 gaztek parte hartzen dute. Txapelketaz informazio gehiago nahi baduzu esteka honetan klikatu: http://www.firstlegoleague.es/