Matia Fundazioko Bermingham, Iza eta Rezola zentroetako egoiliarrek gure ikastola bisitatu dute Batxiler 1eko ikasleekin batera garatzen duten boluntariotza-programaren barruan.
Horrela, Haur Hezkuntzako gelak ikusteko aukera izan dute. Bertan, umeek kantuz eta marrazkiak oparituz errezibitu dituzte. Amaitzeko, boluntarioek eta nagusiek elkarrekin meriendatu dute.
Belaunaldien arteko boluntariotza-proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, hemen klikatu.