2013ko martxoaren 22a ospakizunez betetako eguna izan zen Axular Lizeoko ikasle, irakasle zein guraso eta familientzat. Alde batetik, goizean zehar Udaberriko Euskararen Eguna ospatu genuen ziklo eta etapa bakoitzean hainbat jarduera eginez, eta arratsaldean aldiz, auzora atera ginen 18.Korrika Txikia ospatzera.
Partehartze handiko Korrika izan zen, jendetsua, koloretsua, eta oso hunkigarria. Ikus itzazue ondorengo argazkiak, zuen seme-alabez gain, zuetako asko agertzen zarete eta!