Elbarritasunen nazioarteko eguna zela-eta, Overclock Axular taldeko ikasleek aulki gurpildunen gaineko saski baloi partida jokatu dute Bera Bera kirol klubaren laguntzaz eta eslalom eta boccia txapelketa izan dute Matia Fundazioko egoiliarrekin. Une oro harmailetan Lehen Hezkuntzako txikiak animatzen izan dira.
Primeran pasatzeaz gain, DBH 3 eta 4 eta Batxiler 1eko gazte hauek eredu ederra izan dute, zailtasun guztien gainetik bizimodu duina daramaten lagunena, alegia.
Eskerrik asko guztioi!