Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Euskal Herria ezagutuz

LH eta DBHko ikasleek Euskal Herriko lurralde guztiak gertutik ezagut ditzaten hiruhilean behin zazpi lurraldeetako bat bisitatzen dute. Helburua zera da, gure ondare natural eta artistikoa ezagutu eta balioesteaz gain, derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan lurralde guztiak gutxienez behin bisitatu izana.