2020-21 ikasturte berriaren antolaketa

2020-21 ikasturte berriaren antolaketa

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Axular Lizeoa osatzen dugun komunitate osoari. Egoera zail eta berri honen aurrean guztion ulermen maila eta inplikazioa bikaina izan da horren kudeaketa erraztuz. Beraz, ESKERRIK ASKO!

Aurreko ikasturte amaiera ohiz kanpokoa izan ondoren, 2020-2021 ikasturtea aurkezteko momentua iritsi da. Zalantzaz betetako eta ziurrenik aldakorra izango den egoera honen aurrean, pertsonen osasuna eta segurtasuna babestuko dituzten erabakiak hartzera behartuta gaude. Horrela, ikastolako martxa egokia ahalbidetuko duen egitura eta antolaketa egokia diseinatzen saiatu gara.

Datorkigun ikasturtea antolatzeko kontuan izan ditugun helburu eta ildo nagusiak aurkezten dizkizuegu:

  1. Axular Lizeoko ikasle, langile eta familia guztion osasuna babestea.
  2. Osasun, lan eta hezkuntza sailek ezarritako araudiak eta dekretuak betetzea, indarrean dauden jardun-protokoloak garatuz eta aplikatuz.
  3. Ikastola gisa dugun eginkizunari erantzutea, gure seme-alaben hezkuntza-premiei eta garapen pertsonalari modu integralean erantzunez.
  4. Gure familien kontziliazioa eta antolaketa erraztea, COVID19ak sortutako ziurgabetasun-egoera honetan.

Horretarako, 2020-2021 ikasturterako Axular Lizeoan aurkeztutako urteko planari begira egindako gogoeta eta erabakiak hartzeko erabili diren printzipioak hauek izan dira:

  • Ager dakigukeen edozein egoeraren aurrean, hurrengo ikasturterako plangintza eta antolaketa aurreratzea, inprobisazio-egoerak saihestu eta ikasleei behar bezalako arreta ematen diegula ziurtatzeko.
  • “Normaltasun berria” deituriko egoeraren aurrean, 2020-2021 ikasturte hasieran gure ikasle guztien irakaskuntza presentziala lehenetsiko dugu. Horretarako, administrazioak ezarritako araudi eta protokolo berriek gure ikastolaren antolaketa orokorrean tradizionalki barneratuta dauden zenbait prozesutan zuzeneko eragina izango dute. Horrek, erabakiak hartu, doikuntzak proposatu eta aldaketak egitera eramango gaitu, neurriak zehatz-mehatz denok gauzatu eta errespetatzera behartuz.
  • Gaixotasunaren berragerpen batek sozialki beste neurri batzuk hartzera behartzen bagaitu, ikastolak kontingentzia-plana ere badu, eta horri esker, ordu gutxiren buruan “normaltasun berriko” egoera batetik “mistoa” deritzon beste batera igaro ahal izango ginateke. Egoera horretan, zenbait doikuntza egingo lirateke ikasle gazteen presentzialtasuna lehenetsiz.
  • Gure proposamen, plan eta diseinu guztiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esaten digunaren menpe daude eta, horregatik, dokumentu hau asmo-adierazpen gisa ulertu behar dugu, malgua izango dena eta 2020-2021 ikasturtean gertatzen diren berrikuntza edo aldaketetara egokitzeko modukoa.

Horrela, 2020-2021 ikasturteari begira kontuan hartu beharreko esparru orokorrak zehaztuko ditugu:


OSASUNA ETA GARBITASUNA

  • Ikasle guztiek tenperatura hartu beharko dute etxetik irten aurretik. 37° baina gehiagoko tenperatura duten ikasleek ezin izango dute ikastolara joan eta osasun-zentrora joan beharko dute bertan finkatutako jarraibideak zorrotz betez. Sintoma susmagarriren bat izanez gero (eztul lehor jarraitua, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna…) familiari jakinaraziko zaio, semea edo alaba berehala jaso, osasun-zentro batera joan eta egoera azter dezaten.
  • Ikastolak, burbuila-taldeari esleitutako kolorearekin identifikatuko duen txartel bat emango dio 3 urte eta lehen hezkuntza 6. maila bitarteko ikasle bakoitzari. Txartel hori nahitaez erabili beharko da ikaslea ikastolako eremu barruan dagoen bitartean. Txartel horrek, edozein etapako irakasle edota ikastolako profesional batek ikasle hori zein taldekoa den identifikatzea erraztuko du segurtasun neurriak aplikatu eta eskola-egun osoan talde egonkorrak mantendu eta errespeta daitezen. Gainera, txartel horrek, gure ikasle eta familientzako dokumentu bisual eta lagungarri izango den QR lotura batera sarbidea emango du. Bertako edukia, beste komunikazio tresna bisual batzuen bitartez helaraziko zaio Axular Lizeoko hezkuntza-komunitate osoari mezua eraginkorra izan dadin.
  • Musukoaren erabilpena: ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuan (prebentzio eta higiene neurriei buruzko 6. artikuluan) ezarritakoaren arabera, pertsonen arteko distantzia 1,5m-tik gorakoa ezin denean izan, erabiliko da.
    Horrela, agintarien argibideei jarraituz, Haur Hezkuntza osoan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan (1. eta 2. mailak), musukoa ez da nahitaez erabili beharko ikaslea bizikidetza-talde egonkorrarekin baldin badago. Talde horretatik kanpo musukoa erabiliko da pertsonen arteko distantzia 1,5m-tik gorakoa ez bada. Lehen hezkuntzako 3. mailatik aurrera, musukoa nahitaezkoa izango da gutxienez 1,5m-ko pertsonen arteko distantzia mantentzea ezinezkoa denean, nahiz eta bizikidetza-talde egonkorrean egon.
  • Ikastola eremuan, eskuen garbiketa zein ikasleek eta irakasleek erabilitako tresna eta espazioak etengabe garbitzea sustatu eta aplikatuko da.

Guztion osasuna jokoan egonda, erantzukizunik handiena erakutsi behar dugu datorren ikasturteari begira ezarritako protokolo eta arau guztiak aplikatzeko orduan.

GARRAIOA

  • Axular Lizeoak autobus-zerbitzua mantenduko du, gaur egun ditugun lineei erantzunez eta agintariek ezarritako arauetara egokituz (ikusi garraioaren ordutegiak). Eskola-garraio kolektiboan, musukoa nahitaez erabili beharko da 6 urtetik aurrera.
  • Ikastolako zuzendaritzatik eskola-garraioa, garraio publikoa eta, ikastolatik hurbil biziz gero ikaslearen autonomiak ahalbidetzen duenean, oinez edo bizikletaz etortzera animatzen zaituztegu. Horretarako, ikastolan gaur egun bizikletak aparkatzeko ditugun eremuak handituko ditugu (ikusi eremuak).
  • Ikastolan ibilgailu partikularren presentzia murriztea gainditu gabeko gaia izanda, ezarritako ordutegiak errespetatu eta posible denean ikastolako eremutik kanpo aparkatuz erantzun beharko diogu denon artean. Datorren ikasturteari begira, ordutegi aldaketak, sarrera-irteera mailakatuak egiteak eta ikastolaren barruan behar baino denbora gehiago ezin mantentzeak, beharrezkoagoa egiten du bizikidetza-arau guztiak zorrotz betetzea (ikusi ordutegi-taula).
  • Bizikidetza-talde egonkorrak mantendu beharrak ikastolako kanpoko zenbait espazio berregokitzera behartuko gaitu. Hori dela eta, ikastolako ate nagusia itxita egongo da eguneko une zehatzetan, eta ibilgailuentzako ohiko pasaguneak egokitu beharko dira, gure seme-alabek aisialdian erabil ditzaten. Horregatik, ibilgailuekin sartu eta irteteko ordutegiak zorrotz betetzea guztiz nahitaezkoa eta beharrezkoa izango da. Ikasle bat bere gurasoek beste ordutegi batean hartu behar badute, ikastolatik kanpo aparkatu eta oinez joan beharko da idazkaritzara. Ezarritako ordutegietatik kanpo autoarekin sartu ahal izateko atea zabaltzea justifikatzen duen arrazoi batengatik bakarrik izango da posible.
  • Aurten geldialdi bat egingo da Astigarragako herrian, goizeko eta arratsaldeko zerbitzuetan. Ezarritako ibilbideari esker, Martutene-Loiolako eremu berrira iritsi gaitezke. Geltoki horietan interesa izanez gero, jo ezazue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

BIZIKIDETZA-TALDEAK

Bizikidetza-talde egonkorrak mantendu beharrak ikastolako eraikinetik kanpoko zenbait espazio berregokitzera behartuko gaitu. Hori dela eta, ikastolako ate nagusia itxita egongo da eguneko une zehatzetan, eta ibilgailuentzako ohiko pasaguneak egokitu beharko dira, gure seme-alabek aisialdian erabil ditzaten. Horregatik, ibilgailuekin sartu eta irteteko ordutegiak zorrotz betetzea guztiz nahitaezkoa eta beharrezkoa izango da. Ikasle bat bere gurasoek beste ordutegi batean hartu behar badute, ikastolatik kanpo aparkatu eta oinez joan beharko da idazkaritzara. Ezarritako ordutegietatik kanpo autoarekin sartu ahal izateko atea justifikatzen duen arrazoi batengatik bakarrik zabaldu ahal izango da.


HARRERA-GELA

Bizikidetza-talde egonkorrak mantentzea ezinezkoa denez, 2020-2021 ikasturtean ezin izango da eskaini lehen orduan haur gazteentzat izan ohi dugun “Harrera Gela” delako zerbitzua.

Etorkizunari begira, eta osasun-antolaketa egoerak horretarako aukera ematen duenean, zerbitzu hori berreskuratzea dugu helburu. Horrela izanda, eta familien kontziliazioari eta eskola-jardueraren antolaketa egokiari erantzun nahian, hezkuntza-etapa guztietako ordutegiak egokitu dira.

Egokitzapen horrek, administraziotik ezartzen zaigun lege-esparruaren barruan familia-kontziliazioari erantzutea du helburu.


SARRERA- ETA IRTEERA-ORDUTEGIAK

Ikastolako sarrerak eta irteerak modu mailakatuan egiteko diseinatu dira, ikasle-talde guztiak eta familiak kointziditu ez dezaten (ikusi ordutegi-taula).

Hori dela eta, arau orokor hauek bete beharko dituzte ikastolako ikasle eta familia guztiek:

  • Autonomia nahikoa duten ikasleei ikastolaren ondoko gunetan itxaron beharko zaie, ikastolan jendea pilatu ez dadin lehentasuna haur gazteenei eta haien familiei emanez.
  • Sartzeko eta irteteko ordutegiak zorrotz errespetatu behar dituzte guztiek.
  • Txikienak ikastolan bertan jasotzeko, heldu bakar batek joan beharko du, pertsonen fluxua mugatzeko asmoz.
  • Musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da senitartekoa ikastolako eremuan dagoen bitartean.
  • Adingabea jaso ondoren, ahalik eta lasterren irten beharko da instalazioetatik.
  • Norberaren ibilgailuan joanez gero, guztiz beharrezkoa da haurra uzteko eta jasotzeko egokitutako guneak egoki erabiltzea, eta hori modu arin eta dinamikoan egitea, gainerako ibilgailuak errazago sartu eta irten daitezen (ikusi aparkalekua).

 

DOKUMENTUAK (klikatu esteketan)
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa
Jangela
Garraioa
Eskolaz kanpokoak
Kirola
Egutegiak (orokorra, batxilergoa)
Txangoak

Oharra: Datozen egunotan webgunearen edukiak datorren ikasturtera egokitzen joango gara.

 

Zuzendaritza Taldea