Ikastolaren Eguna - Urdazubira txangoa

Urdazubiko ikuspegi orokorra eta Axular baserria

Aurtengo ikastolaren eguneko bazkaria ekainaren 8an Urdazubin (Nafarroa) ospatuko dugu.

Zergatik Urdazubin?

Ikastolari izena ematen dion idazlea, Pedro Agerre Axular, Urdazubin jaio zelako 1556. urtean. Ikastolaren 25. urteurrenean ere, ikastolako talde bat bertara joan zen eta polita iruditu zaigu, 25 urte ondoren, berriro bertaratzea.

Zein da egun horretako egitaraua?

  • 10:00 Ikastolako autobusetan Axularretik atera Urdazubira
  • 11:30 Urdazubira iritsi
  • 12:00-13:00 Omenaldia: Pedro Agerre Axularren etxean
  • 13:00-14:00 Jokoak
  • 14:00 Bazkaria: 3CHEFko sukaldariek bazkari goxoa prestatuko digute. Hauxe da eskainiko diguten menua: Arrain pastel pintxoa, txorizo-egosi pintxoa, hesteki platera (azpizuna, txorizoa, saltxitxoia), haragi-paella, trufazko ijito-besoa natillekin, ardo ondua, sagardoa, ura eta kafea
  • 16:30 Musika zuzenean
  • 19:00 Itzulera

Zein da prezioa eta nola antolatuko da?

Autobusa: 10€/ pertsonako (egun horretan garaiz egotea nahitaezkoa da)

Bazkaria: 15€ helduak eta 10€ haurrak. Bazkaldu ondoren Lehen Hezkuntzako haurrek aukera izango dute monitoreek antolatutako jolasetan parte hartzeko. Haur Hezkuntzako haurrek, berriz, gurasoen ardurapean egon beharko dute.

Autobuserako eta bazkarirako izena ematean ordainketa egin behar da. Bazkarian gelako gurasoekin edo koadrillarekin bazkaldu nahi duzuen esan beharko duzue, mahaietan kokatu ahal izateko.

Egun horretan, denon artean, plaza txukun eta garbi utzi beharko dugu.

ANTOLAKETA ONA IZAN DADIN, IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MAIATZAREN 27A (EPEA EZ DA LUZATUKO)

Eskolaz Kanpoko ekintzen erakustaldia egongo al da?

Bai, noski. Gure txiki, ertain eta handiek, urtean zehar eskolaz kanpoko ekintzetan ikasitakoa Ekainaren 1ean erakutsiko digute, goizez. Azken egitaraua astebete lehenago bidaliko dizuegu.

Ping pong txapelketa, Gero Axular Dantza Taldearen taberna, KMK arropa-salmenta... denak gurekin izango dira egun berezi horretan!

EGUN ZORAGARRIAK IZATEA ESPERO DUGU! ANIMA ZAITEZTE!

 50. urteurreneko batzordea